XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste era batekoa da, eta baita, agian, beste oiena bezain sendo edo sendoagoa ni aurkeztera ausartu nazaizuten aburuaren oiñarria: Euskaldunen psicología.

Bai al dakizu nolakoa izan daitekean errabiatutako euskaldunen gorrotoa?

Usmatzen al duzu nolakoa izango zan, iru mendeko txarkerien ondorean, euskaldun aien gorrotoa, txarkeri, zikinkeri ta ondamen eta ainbeste odolkeri ta eriotzen errudun zan gudaroztea, milla bider madarikatu zuten gudaroztea, txunditurik lur-jota ikusi zuten unean?

Bai? ba... ori gogoan artuz, erabaki ezazu zuk zerorrek, nere aburu onek españiarrenak aiñako sinesgarritasunik ba'duan edo ez.

Zergaitik ez zaien ba, Españi ankaz gora iraulia izatearen errua euskaldunei jaurti izan?

Zer diozu, adiskide?

Entzun españiarren aburu guztien lenen oiñarri bakarra izan dan, III Alfontso Asturietako errege Bisigotaren Kronikak, ondamen artaz mintzatzerakoan dioskuna:

Omne agmen Gothorum in fugam sunt uersi et gladio deleti (23 or.): Gotiarren gudarozte osoa joan zan igesi, eta ezpataz ezereztua izan zan.

Orrelako lotsagarrikeri baten errua, nork eta Españi'ko Jakintsuek... ¿euskaldunei bota?

Ezta pentsatu ere!

Españi'ren ondamen ura egi ukaeziña dala aitortu bear ba'da, bitez Españi'ren garailleak Afrika'ko musulmanak, bitez inpernuko deabru berberak, baiñan... euskaldunak?

¡Euskaldunak ez!!! (4) Geiagotan ere agertuko zaigu itz au: Gothi. Gotiarrak esan bait zioten beti Bisigotek beren buruari.

Balpuesta'ko Goitzaigoa, musulmanek Oka uria artu zutenean, ango gotzaigoaren ordez sortu zala diote.

Baleike, baiñan ez zait oso gauza ziurra iduritzen.

Okamendiak Euskalerriaren egoaldeko muga ziran.

Burgos'ko uritik 20'ren bat kilometrora daude.

Ainzuzen mendi oietan dago berilbillez ibilli oi diranek ederki ezagutzen duten Bruxula'ko Mendatea: El Puerto de la Brújula Ainzuzen mendi oien erdi-erdian bait dago, Sortaldeko Okamendiak eta Sarkaldeko Okamendiak bereiziz.

Okamendi oiek dira, euriak jaurtitzen dituan urak bitan ebakitzen dituztenak: Ibero aldera iparreruntz; Duero aldera, berriz, egoruntz.

Oraindik ere lurralde ura euskal-toponimi argiz beterik ikus dezakezu.

Baita Okamendietatik aruntz ere kilometrotxo batzuen luzaroan.

Bruxula ori bera, ez ote da Buruxola, edo orrelako zerbait?

Brújula esan oi zaio, baiñan orratz imankoi orrek an zertaz agerturik ez du.

¿Antziñate artan ainbesteko garrantzia ote zuan Oka izeneko uritxo arek?

Egia da Burgos ez zala oraindik sortu.

Bainan iru-leguaz iparrera, an zegoan Bureba'ren erdian askoz aundiagoa eta askoz toki erosoagoan eraikia Bribieska zaarra, erromatarren Birovesca, Tarrako (Tarragona)'tik Ibero ibaia gora zetorren lenen maillako bidezabala Bordele'tik Astorica (Astorga)'ra zijoan lenen-lenen maillakoarekin alkartzen zan leku ber-berean.